Ignorer et passer au contenu
Fermer (esc)

-10% sur votre prochaine commande

Bénéficiez de -10% sur votre prochaine commande en vous inscrivant à notre newsletter !

Vous recevrez nos bons plans et nos nouveautés en exclusivité.

De la nouveauté chez KUPELA, les sagardo, cidres et jus de pomme produits au Pays Basque - Edari Drinks

KUPELA sagardoen eta sagar jusen berrikuntzak

Kupela, Euskal Herriko sagardo eta sagar jusen erreferentziako markak, etengabe berritzen da. Sagardo berri bat plazarazten du, eta hori baliatzen du bere nortasun berria presentatzeko.

Berrikuntza eder bat KUPELA-rentzat: MOKO Sagardoa

Hainbat hilabete lan ondoren, Kupelak MOKO sagardo berria aurkeztu du, Euskal Herriko epizeria, taberna eta jatetxeetan banatua. Astigarragan, Etxeberria sagardotegian, 5.000 litroko kupel batean, kantitate ttipian ekoizten da. Sagardo hau Euskal Herriko lehena da maioritatez sagar mota bakar batekin (%80) ekoiztua izatea.

Moko Euskal Herriko antzinako sagar barietate autoktonoa da, eta sagardo horri gustu berezia eta osoa landua ematen dio: sudur indartsua, azidotasun engaiatua eta ahoan luzera polita. Sagardo berezia jastaketan, plater originalak konposatzeko.

Kupelaren identitate berria: benekotasuna eta modernitatea

Berrikuntza horretaz baliatuz, Kupelak bere diseinu berria aurkezten du sagardo, sagardo apardun eta sagar jusentzat. Proiektu potolo baten emaitza da: eztabaidak, galdezketak, ikerketak, sorkuntza… Terreinu galdezketak, kontsumitzaileari buruzko inkesta batekin batera, hainbat puntu planteatu ditu: gamaren irakurgarritasuna eta sagardo tradizionalaren eta sagardo apardunen arteko bereizketa.

Gogoeta guzi horren ondorioz, Kupelak bere identitate berria, modernoa eta benetakoa, presentatzen du. Irudian, sagarra produktuaren erdian jarriz batez ere. Kupelako produktu guztien osagai bakarra sagarra izanki. Sagardo apardunak (goxoa eta idorra) eta euskal sagardo tradizionala ondo bereiztea helburu handia zen. Sagarrekin ekoiztutako bi edari horiek ongi bereizteko.

Gogorapen txiki bat Euskal sagardoari buruz

Duela mendeak euskaldunek Sagardoa ekoizten eta kontsumitzen dutela. Sagardo hori frantses eta anglosaxoi sagardo goxoagoetaz arrunt ezberdina da.

Euskal Sagardoaren ekoizteko, legamia gehiturik gabeko hartzidurak sagarren azukre natural guztia alkoholez bihurtzen du. Gainera, erabilitako sagarrak sagardoaren ekoizteko, jatorriz, azidoagoak dira eta naturalki azukre gutiago dute sagardo goxoarentzat baliatzen diren sagarrer konparatuz. Sagardoa zertxobait alkoholizatuagoa da (%6-%6,5), ez da hain goxoa eta ez da aparduna. Samintasun arin bat, azidotasun freskagarri bat eta benetako sagar zaporeak jastatzen dira sagardo tradizionalean. Kupelak sagardoa eta haren kultura ezagutarazi nahi ditu, errezeta eta formatu berritzaileak proposatuz, tradizioak errespetatuz.

Kupelak gama oso bat landu du : euskal sagardo tradizionalak, baita sagardo apardun batzu ere ; sagardo apardun goxoa (%4) batetik, sagardo apardun idorra fruitu gustukoa (%6) bestetik. Horrez gain, Kupelak %100 naturala den sagar jus konbentzionala eta beste bat biologikoa proposatzen ditu. Kupela gama osoa Euskal Herrian ekoiztua da.

Aurkitu Kupela sagardoak eta sagar jusak Edari Drinks webgunean!

Artikulu hau gustatu zaizu? Zure lagunekin partekatu eta ohar bat idatzi hemen pean!

Article précédent
Article suivant

Livraison OFFERTE dès 99€ d'achat