MALA GISSONA garagardoa IPA Shackel Town 33zl - 6 botila
Prezio normala 23,70€
Unitate prezioa x
Shackel Town, alegiazko hiri bat da eta benetako esperientziak bilatzen dituztenak bertatik itsasoratzen dira. Ernest Shackleton esploratzailea gogora ekarri nahi izan dugu. Kobre-kolore sendoko garagardoa da, apar trinko eta iraunkorra duena. Fruta mamitsuen aroma du, eta usain baltsamiko eta espeziatu freskoak. Mikaztasun sendo eta iraunkorrak bere gorputz biribila orekatzen du. IPA (India Pale Ale) estiloa 1790. urtean sortu zuten britainiar maisu garagardogileek Indiarako zeharkaldi luzeetan garagardoa egoera onean mantentzeko. Horiek horrela, lupulu eta alkohol asko duen garagardo mota bat egin zuten, zapore sendokoa, trinkoa eta ñabardurez betea.
Oiartzunen ekoiztutako garagardoa.
6,5% Alc.
33zl-ko 6 botila